Barne-diseinua Bizkaian

Jakin badakigu gaur egun espazioak etxebizitzetan daukan garrantzia, eta ondo jorratutako erreforma proiektu batek pertsonaren ongizatean daukan eraginaren konbentzimendua daukagu. Sektorean 15 urteko lan-esperientziarekin, Irune Torrontegi – Barne-diseinuak, eraikin mota guztietako erabateko zerbitzua eskaintzen du: etxebizitza zein komertzioetan zaharberritzea, altzari eta barne-diseinua, gremioen koordinaketa, komun-berritzea, sukalde-berritzea, eta argiztapen proiektuak.

Barne-diseinuan zein zaharberritzean esperientzia duen enpresa baten bila bazaude, Irune Torrontegi  – Barne-diseinuak obra aurrera eramateko zerbitzu guztiak eskaintzen dizkizu.

“Etxea bizitzaren kaxa izan beharko litzateke, zoriontasunaren makina alegia”

– Le Corbusier –

Azken Proiektuak

Gure azken proiektuetariko batzuk ikusi nahi?

Etxebizitza bertan bizitzeko prest jartzen dizugu

Ematen dugun zerbitzua erabatekoa da. Hau dela eta, berritzean zehar etengabeko harremana dugu bezeroarekin aholkularitza zerbitzua emanez, aurrekontu zehatz bat landuz eta obra garatzeko aurreproiektu bat jorratuz, bai dekorazio lanak egiteko, zaharberritze proiektu oso bat garatzeko, espazio zehatz bat lantzeko zein argiztapen proiektu bat garatzeko.

Berrikuntza eta xehetasuna dira gure lanaren gakoak bigarren eskuko etxebizitzen proiektuei buruz hitzegiten dugunean. Halaber, mota guztietako zaharberritzetan esperientzia daukagu, baserrietan eta komertzioetan besteak beste.

Irune Torrontegi barne-diseinuan, proiektuaren arlo guztiak jorratzeko profezional talde aditua dugu. Hau dela eta, egikaritze epeak neurtu ditzakegu eta instalazioen, altzairuen, akabeeren, argiztapenaren, dekorazioaren prozedurak erreztu ditzakegu hasieratik bukaerararte kudeaketa eginez aurrekontuan zehaztutakoa bete arte.