Hasiera > Zerbitzuak > Altzari eta barne-diseinuak

ALTZARI ETA BARNE DISEINUA BILBON

Irune Torrontegi Barne Diseinuan gune esklusibo zein abegikorrak sortzen ditugu euren espazioen optimizazioa eta erabilgarritasuna une oro presente izanda. Oharkabeko txoko guztiei ahalik eta aprobetxamendu gehiena ematen diegu altzariak diseinatuz, argiztapen-proiektua eginez, ikerketa kromatikoak, testurak konbinatuz edota materialen bidez, beti ere kalitate handiko emaitza bermatuta.

Barne-diseinua

Inguru-psikologia, arkitektura eta diseinuaren arteko oreka bila gabiltza, bezeroaren beharrak asebetetzeaz gain, bizimodu eta esperientziez gozatzeko aukera emango duten guneak sortzeko.

Materiala, kolorea eta argiztapena nabarmenduz espazio apartak eratzen ditugu, espazio txikiak ahalik eta ondoen aprobetxatzeko asmoz eta, halaber, gune handiak espazio atsegin, bero eta eroso bihurtuta.

Barnealdeen diseinua Bilbon eta Bizkaian
Neurrira egindako altzariak Bilbon eta Bizkaian

Neurrira egindako altzariak

Batzuetan dendetako altzariak eta zaharberritu beharreko etxebizitza edo lokal bat ez datoz bat; hori dela eta, gure lanetan, behar izanez gero, neurrira egindako altzariak diseinatzen ditugu, guneen erabilgarritasuna ahalik eta handiena izan dadin.

Hasierako fasean dena ondo zehaztuta geratzeko, zaharberritu beharreko gelaren banaketarekin batera altzariak diseinatzen ditugu. Kalitate handiko materialak erabiltzen ditugu detaile guztiei erreparatuz. Sukalderako altzariak, banatzeko altzariak, horma-armairuak, jantzigelak, harrera-gelak, oheburukoak, mostradoreak, etab. egiten ditugu. Edozein altzari mota, gune-konplexutasunagatik lan berezia eta neurrira behar dutenak.

Hasieratik bukaerara arteko kudeaketa

Xehetasun guztiak zaintzen ditugu gure egitasmo guzti-guztietan, estetika koherentea nahiz espazio erabilgarria lortzeko. Ondoko urratsak egiten ditugu:

  • Bezeroarekin batera helburuen ikerketa eta analisia.
  • Kudeaketa-zerbitzu, aurrekontu eta proiektuaren prestaketa.
  • Guneetako beharrak deskribatzen dituzten planoak eta bistak.
  • Altzariak aukeratu edo neurrira egin, beharrezkoa balitz.
  • Aholkularitza-zerbitzu guztiekiko kolaborazioa eta koordinazioa, esaterako, arkitektoak, gremioak..
Obra kudeaketa Bilbon eta Bizkaian
Kalitate handiko materialen eta akaberen altzariak Bilbon eta Bizkaian

Goi-mailako materialak eta akaberak

Zaharberritze proiektu baten material nahiz akaberek berebiziko garrantzia daukate; izan ere, euren berezko ezaugarriengatik hainbat sentsazio eman ahal diote guneari.

Akaberen garrantzia gure ezaugarrietako bat da. Bai goitik beherako lan batean, bai gela zehatz bateko lan batean detaile guztiak zaintzen ditugu.

Hori dela eta, zaharberritze lan bat egiten hasi aurretik, bezeroari egokitutako aholkularitza-zerbitzua ematen dugu, material aproposak aukeratzeko gelen baliagarritasuna galdu barik.

Irune Torrontegi Barne Diseinuan eraberritzearen izapide guztiak egiten laguntzen dizugu, adibidez, lanen baimena edota apainketarako osagarriak.

Agian interesgarria irudituko litzaizuke ere…

Etxebizitzen eraberritze integrala

OSOKO ZAHARBERRITZEA ETXEBIZITZETAN

Zure etxearen zaharberritze proiektua Bilbo zein Bizkaia mailan garatzen dugu. Bigarren eskuko etxe, atiko, txalet eta baserrien zaharberritzeetan adituak gara eta daukagun profezional taldeari esker, erabateko zerbitzua eman diezazukegu, dena prest zure etxearekin gozatu dezazun.

Eraberritzea merkataritza-lokaletan

KOMERTZIOETAKO BARNE DISEINUA

Komertzioetako barne diseinuan aditua den diseinatzaile baten bila zabiltza Bilbon? Dendak zaharberritzen ditugu. Horien aukeren hobetzea xedetzat hartua, sormenezko soluzioak emanez eta erabilgarritasuna une oro presente izanda.

Barnealdeetarako argiztapen-proiektuak

ARGIZTAPEN PROIEKTUAK

Argiztapena Barne diseinuko proiektuetan funtzezkoa da eta barne diseinuko espazioen argiztapenean adituak gara. Zure espaziorako argiztapen egokiena aukeratzeko aholkularitza ematen dizugu espazioei giro berezia emateko laguntza eskaini egiten dizugularik.