Hasiera > Zerbitzuak > Barne argiztapen-proiektuak bilbon

BARNE ARGIZTAPEN-PROIEKTUAK BILBON

Zaharberritze bat egitean argiztapena funtsezkoa da; izan ere, egokia izanez gero, etxebizitzako espazio guztiak indartu zein gela bateko elementuak nabarmentzen ditugu. Horregatik, Irune Torrontegi Barne Diseinuan, proiektu guztietan, espazioaren argiztapena xehetasunez planifikatzen dugu.

Argiztapen-ikerketak

Espazioetarako taxuzko argiztapena oinarrizkoa da, barne-diseinuko proiektu baten % 80 da. Horretarako, ez da lanpara-hautaketa hutsa, baizik eta hainbat faktore aintzat hartu behar dira, kolore-tenperatura, intentsitatea, argi-angeluaren zabalpena, besteak beste. Laburbilduz, aukerak konbinatzen jakitea, guneei ukitu berezia emateko, nabarmendua edo leundua, banaketaren araberako espazioaren koherentzia lortu arte.

Gainera, proiektu egokia eginez energia aurrezten da; beraz, hasierako inbertsioa epe luzera begira errentagarria da, une oro eraginkortasun energetikoa presente izanda, gaur egun berebiziko garrantzia duena.

Hori dela eta, Irune Torrontegi Barne Diseinuan, argiztapen-ikerketa proiektuaren gakoetako bat da, lanean atal erabakigarria, espazioei giro atenporala zein berezia emateko, barne bakanak gozamenerako diseinatuak.

Bilboko eta Bizkaiko ARGITARATZE-PROIEKTUETARAKO azterlana
Bilboko eta Bizkaiko argiztapen-proiektuetarako aholkularitza

Argiztapen-aholkularitza

Espaziorako argiztapen egokiena aholkatzen diogu bezeroari. Horretarako, gela bakoitzeko argigune garrantzitsuenak, argiztapen-mailak eta itsutzeak saihesteko kolore-tenperatura zehazten ditugu. Argi-ikerketa behin eginda, bezeroari dosierra ematen diogu zeinek argi-planoak, argiztapen-kalkuluak, argi-banaketa eta aurrekontuaren proiektua dituen.

Instalazio elektriko osoa egin ohi dugu, bai orokorra sabai zein pareta lanparen bidez, bai gune zehatzetakoa, intentsitate handiagoa behar duena, eta gune zehatzetarako orokorraren osagarria dena.

LED argiztapen-proiektuak (aurrezki energetikoa)

Taxuzko argiztapenak guneak nabarmentzen ditu, giroak sortzen ditu eta testurak azpimarratzen ditu, lan handirik egin barik. Horrez gain, LED argiak erabiliz, ohiko argien bidez ez bezala, argi-iturriaren iraupena luzatu ez ezik, etxebizitzako edo komertzioko kontsumoa zein energia aurreztu ere egiten da.

LED teknologia ekologikoagoa da, energia-kontsumo txikiak aurrezten du eta gure beharretara primeran egokitzen da, intentsitatea nahiz tonua erraz erregulatzen dira eta, horrela egun osoan zehar intentsitate-kontrolagailuak erabiliz argia programatzen da.

Irune Torrontegi Barne Diseinuan ingurugiroaren zaintzaren garrantziaz kontziente garenez, ikasten jarraitzen dugu, beste irtenbide iraunkor batzuk topatu nahian.

Led argiztapen-proiektuak Bilbon eta Bizkaian

Agian interesgarria irudituko litzaizuke ere…

Barrualdeen eta altzarien diseinua

ALTZARI ETA BARNE-DISEINUAK

Espazio apartak eratzen ditugu, espazio txikiak ahalik eta ondoen optimizatzeko asmoz eta, halaber, gune handiak espazio atsegin, bero eta eroso bihurtuta.

Etxebizitzen eraberritze integrala

OSOKO ZAHARBERRITZEA ETXEBIZITZETAN

Etxeen zaharberritzeak egiten dituzten profezionalen bila zabiltza Bilbo edo Bizkaian? Etxeak, atikoak, txaletak, baserriak zein bigarren eskuko etxeak berriztatzen ditugu. Gure profezional aditu taldeak zure etxeko erabateko erreforma egin dezake zure etxea leku berezi eta paregabea bihurtzen dugularik.

Eraberritzea merkataritza-lokaletan

KOMERTZIOETAKO BARNE DISEINUA

Zure komertziorako diseinu berezi baten bila zabiltza Bilbon zein Bizkaian? Zure enpresa garatzen lagundu nahi dizugu espazio berezi zein funtzionalak diseinatuz.