Hasiera > Zerbitzuak > Extebizitzen zaharberritzeak Bilbon

ETXEBIZITZEN ZAHARBERRITZEAK BILBON

Jakin badakigu zein zaila den bigarren eskuko etxebizitza baten edo etxe baten zaharberritzea egitea, behar den denbora eta ustekabeek sortzen dituzten arazoak. Horregatik, Irune Torrontegi Barne Diseinuan berritze-lan zehatza egiten dugu, aurrekontua ere zehatz-zehatza izan dadin, horrela, aurreikusitako gastuak kontrolpean daude eta ager daitezkeen ezusteak gutxitzen dira. Bigarren eskuko etxe, atiko, txalet eta baserrien zaharberritzeetan adituak gara. Bezeroei egokitutako aurrekontuak egiten ditugunez, zaharberritzeak faseka egiteko aukera ematen dugu.

Logela-berritzea

Logela da erabiltzailearen nortasunaren isletako bat, gure etxeko gunerik pribatuena eta indarrak berritzekoa.

Hori dela eta, Irune Torrontegi Interiorismoan logela abegikor zein epelak sortzen ditugu beti ere erabiltzailearen izaerari lotuak, haurrentzako logelak direla, nagusiak zein gonbidatuentzako logelak direla.

Ohea ipar, aukerarik onena diseinatzen dugu. Kanapeak, doselak, oheburuko tapizatuak, lakatuak edo zurezkoak, beti topatzen dugu irtenbiderik onena, atsedenik onena lortzeko asmoz.

Gainera, gure altzariak diseinatzean fabrika-altzariek ematen ez dituzten soluzio originalak eta bakanak emateko malgutasuna lortzen dugu: jantzigelak, horma-armairuak, oheburuko-armairuak, gau-mahaiak, komodak, etab. Halaber, leku guztiei erabilgarritasuna eman ahal zaie, adibidez, suite-logelak egiteko orduan.

Logelak eraberritzea Bilbon eta Bizkaian
Sukaldeak eraberritzea Bilbon eta Bizkaian

Sukalde-berritzea

Egunerokotasunean gehien erabili ohi den geletakoa sukaldea da. Lantokia da; beraz, zaharberritzea egiteko orduan funtsezkoa da ezagutzea erabiltzaileen beharrak.

Irune Torrontegi Barne Diseinuan sukalde-altzari diseinuan adituak gara. Biltzeko espazioaren optimizazio eta erosotasunaren arteko oreka bilatzen dugu. Zure ideiak jaso eta zure gustu nahiz poltsikora egokitutako proiektua eratzen dugu.

Material eta etxetresna egokienak hautatzen laguntzen dizugu, beti ere espazioa eta aurrekontua kontuan hartuta. Zure bizimodu eta beharren araberako sukalde mota aukeratzen laguntzen dizugu.

Komun-berritzea

Erabilienetako tokia da. Irune Torrontegi Barne Diseinuan kolore, material eta argiztapenaren arteko oreka bila gabiltza, komuna gune praktikoa izatetik erlaxatzeko gunea izatera pasa dadin. Saneamendu, alikatatu, instalazio elektriko eta iturgintza aukeratzen ere laguntzen dizugu, zure spa pertsonala lor dezazun.

Komun txikietako berritzeetan, espazioa ahalik eta gehien optimizatzen arituak gara. Espazio eta beharren arabera, bainurako banaketarik onena aholkatzen dizugu.

Komunak eraberritzea Bilbon eta Bizkaian
Kalitate handiko materialen eta akaberen altzariak Bilbon eta Bizkaian

Gremioen koordinazioa

Zaharberritzean erabateko zerbitzua ematen dugu, profesional aritu taldea dugu eta. Urteak daramatzan taldea denez, lanetako emaitzak bermatuta daude.

Berritzean zehar etengabeko harremana dugu bezeroarekin, behar izanez gero, azken uneko aldaketak egin ahal izateko, eta atzerapenik egon ez dadin.

Gremio guztiak koordinatzen ditugu, adostutako diseinua ahalik eta arinen burutzeko:

  • Igeltserotza
  • Gas eta berogailua
  • Arotzeria
  • Beirateria
  • Elektrizitatea
  • Eskaiolista
  • Iturgintza
  • Pintura
  • Tapizeria

Bizitzen jartzeko moduko berritzeak

Hau da, aholkularitza pertsonalizatua ematen dugu, lanetako espazioaren azterketa zehatza egiten dugu, guneen azterketa nahiz diseinua, proiektua eta doitzea eginez, behin bukatuta, bizitzen hasteko.

Berritzean zehar une oro gaude eskuragarri, hasierarik amaierara arte koordinatzen dugu, zaharberritzea egiteko baimena hasieran kudeatzen dugu, proiektuan sor daitezkeen ezusteei egokitzen gatzaizkie, bai lanak gauzatzean, bai garapen teknikoan edota diseinuan.

Algortako obra berriaren zati bat eraberritzea

Bizkaiko etxebizitzak berritzeko proiektuak

Agian interesgarria irudituko litzaizuke ere…

Barrualdeen eta altzarien diseinua

ALTZARI ETA BARNE-DISEINUAK

Espazioa hobetzeko helburua aintzat hartuta, material, kolore eta argiztapenaren bitartez nabarmendutako espazio bereziak diseinatu egiten ditugu.

Eraberritzea merkataritza-lokaletan

KOMERTZIOETAKO BARNE DISEINUA

Komertzioetako barne diseinu proiektuak garatzen ditugu Bilbon. Lokalen funtzionalitatea eta hobekuntzaren bilaketan helburua daukagula.

Barnealdeetarako argiztapen-proiektuak

LED ARGIZTAPEN PROIEKTUAK

Kontsumo jasangarri eta energia aurreztea eredutzat daukagula, argiztapen proiektuak landu egiten ditugu. Argiztapenaren bitartez espazioak diseinatu eta nabarmendu egiten ditugu, beti kontsumo energetikoaren aurrezpena xede dugula.