“Hasieratik bukaerararte zorrotza naiz eta akaberak zehaztasunez zaintzen ditut. Proiektuekin gozatzen dut eta hori emaitzan nabaritzen da.“
Hasiera > Estudioa
ESTUDIOA
Barne-diseinatzaile (667 zenbakidun kolegiatua), AAEEn lizentziaduna eta IADE Barne Diseinu Eskolan diplomaduna. Sektorean 15 urteko lan-esperientzia daukana apainketa-estudioekin (Itziar Echebarria Barne Diseinuan eta Urbana 15, biak Bilbon). Azken 5 urteotan arkitektura-estudioekin baino ez dut kolaboratu (Elizondo, Getxon).
Urte guzti hauetan, gune txikiak (komunak, sukaldeak, logelak) nahiz handiak (zaharberritzeak, apainketak, sartzeko prest moduko berritzeak) berritzen aritu naiz, etxebizitzetan zein komertzioetan, behin behineko obrak (gune-azterketa, diseinua eta gremio-koordinazioa). Beti ere espazioaren optimizazioa eta bezeroaren bizi-kalitatea hobetzeko jomuga izanda.
Detaile guzti-guztiak zaintzen ditut: materialak, argiztapena eta kudeaketa. Nire proiektuetan, gune garbiak sortzen ditut, zarata bisualak galerazten, espazio tentsioak kenduz eta ongizatea eta lasaitasun sentsazioak areagotuz.
Gaur egun, etengabeko ikasketak berebiziko garrantzia dauka. Horregatik, neure burua eguneratua izaten saiatzen naiz arlo berdineko argitalpenak irakurtzen; halaber, nazio eta nazioarteko azokak bisitatzen ditut (Valentzia, Paris, Milan), bai barne-diseinuaren, bai apainketaren azken tendentzien berri izateko.