Hasiera > Zerbitzuak > Komertzioetako barne diseinua Bilbon

KOMERTZIOETAKO BARNE DISEINUA BILBON

Komertzioetako barne diseinua ez da espazio-banaketa, argiztapen eta material egokien hautatze soila, harago doa. Markadun estrategia behar da, bezeroaren asebetetzerako. Horretarako, Irune Torrontegi Barne Diseinuan, komertzioak zaharberritzen ditugu, horien aukeren hobetzea xedetzat hartua sormenezko soluzioak emanez erabilgarritasuna une oro presente izanda.

Negozioaren aurretiko gidoia

Komertzioetako zaharberritzeek jardueraren araberako diseinu zehatz-zehatza zein berezko ezaugarriak behar dituzte.

Hori dela eta, negozioaren gaineko aurretiko gidoia garatzen dugu, merkatua ikertu ahal izateko, eta, beharrak aintzat hartuak, negozioaren puntu gakoak zehazteaz gain, espazioak diseinatzen dira, hobetzeko eta bezeroari esperientziarik onena eskaintzeko.

Jardueraz aldatuz gero, jarduera-aldaketa eta baimenak izapidetzen ditugu, zaharberritzea aurrera eraman ahal izateko.

Zure negozioa erreformatzeko gidoia
Espazioaren eta markaren arteko koherentzia

Markaren eta espazioaren arteko koherentzia

Komertzioen barne diseinuak ondoko ezaugarria izan behar du: barne diseinu, komunikazio bisual, marka eta merkatuan islatu nahi duen mezua bat etortzea.

Horretarako, Irune Torrontegi Barne Diseinuan, zaharberritzeko elementu guztiak aldez aurretik egindako espazioaren diseinura egokitzen ditugu: argiztapena, testurak, materialak, altzariak, koloreak eta irudi korporatiboa, komertzioaren nortasunarekin bat egin eta markaren irudiaren parte izateko.

Diseinu atenporaleko lokalak sortzen ditugu, baina material eta argiztapenaren bidez gaurkotuak, eta gaur egungo negozioen beharrei egokituak.

Apainketaren zein espazioaren bidez esperientziak sortzen ditugu

Bezeroek dauden zerbitzuen marka eta produktu gaindosia daukate; hori dela eta, kontsumitzeko orduan bereizgarritasun bila ibiltzen dira eta zeregin horretan barne diseinua funtsezkoa da, bai marka indartzeko, bai esperientzia onaren eta ahaztezinaren arteko ezberdintasuna eragiten duen ukitua.

Lokal bat diseinatzean, espazio koherente bila ibiltzen gara, diseinu atenporalak dituztenak, markari izaera propioa ematen diotenak, eta baliagarriak nahiz erosoak izateaz gain, bezeroarengan esperientzia bakanak ere sortzen dituztenak.

Santurtziko ile-apaindegiko merkataritza-lokala eraberritzea

Agian interesgarria irudituko litzaizuke ere…

Barrualdeen eta altzarien diseinua

ALTZARI ETA BARNE-DISEINUAK

Neurrira egindako edozein altzari motak lantzen ditugu, sukalderako altzariak, banatzeko altzariak, logelak, horma-armairuak, jantzigelak, harrera-gelak, oheburukoak, dendetako mostradoreak..etab. Edozein altzari mota, gune-konplexutasunagatik lan berezia eta neurrira behar dutenak.

Etxebizitzen eraberritze integrala

OSOKO ZAHARBERRITZEA ETXEBIZITZETAN

Etxearen zaharberritze proiektuak Bilbo zein Bizkaia mailan garatzen ditugu, . Bigarren eskuko etxe, atiko, txalet eta baserrien zaharberritzeetan adituak gara eta daukagun profezional taldeari esker, erabateko zerbitzua eman diezazukegu, dena prest zure etxearekin gozatu dezazun.

Barnealdeetarako argiztapen-proiektuak

LED ARGIZTAPEN PROIEKTUAK

Garatzen ditugun proiektuetan, argiztapena funtzezko elementua dugu. Barne argiztapen proiektuak garatzen ditugunean, bezeroei argiztapen aholkularitza zerbitzuak ematen diegu argirik egokiena aukeratzeko eta espazioak bereziak bihurtu ahal izateko helburuarekin.