Hasiera > Zerbitzuak > Bilboko etxebizitzen erreforma integrala

BILBOKO ETXEBIZITZEN ERREFORMA INTEGRALA

Jakin badakigu zein zaila den bigarren eskuko etxebizitza bateko edo etxe bateko zaharberritzea egitea, behar den denbora eta ustekabeek sortzen dituzten arazoak. Horregatik, Irune Torrontegi Barne Diseinuan berritze-lan zehatza egiten dugu, aurrekontua ere zehatz-zehatza izan dadin, horrela, aurreikusitako gastuak kontrolpean daude eta ager daitezkeen ezusteak gutxitzen dira. Bigarren eskuko etxe, atiko, txalet eta baserrien zaharberritzeetan adituak gara. Bezeroei egokitutako aurrekontuak egiten ditugunez, zaharberritzeak faseka egiteko aukera ematen dugu.

Logela-berritzea

Logela da erabiltzailearen nortasunaren isletako bat, gure etxeko gunerik pribatuena eta indarrak berritzekoa.

Hori dela eta, Irune Torrontegi Interiorismoan logela abegikor zein epelak sortzen ditugu beti ere erabiltzailearen izaerari lotuak, haurrentzako logelak direla, nagusiak zein gonbidatuentzako logelak direla.

Ohea ipar, aukerarik onena diseinatzen dugu. Kanapeak, doselak, oheburuko tapizatuak, lakatuak edo zurezkoak, beti topatzen dugu irtenbiderik onena, atsedenik onena lortzeko asmoz.

Gainera, gure altzariak diseinatzean fabrika-altzariek ematen ez dituzten soluzio originalak eta bakanak emateko malgutasuna lortzen dugu: jantzigelak, horma-armairuak, oheburuko-armairuak, gau-mahaiak, komodak, etab. Halaber, leku guztiei erabilgarritasuna eman ahal zaie, adibidez, suite-logelak egiteko orduan.

Reforma de dormitorios en Bilbao y Bizkaia
Reforma de cocinas en Bilbao y Bizkaia

Sukalde-berritzea

Egunerokotasunean gehien erabili ohi den geletakoa sukaldea da. Lantokia da; beraz, zaharberritzea egiteko orduan funtsezkoa da ezagutzea erabiltzaileen beharrak.
Irune Torrontegi Barne Diseinuan sukalde-altzari diseinuan adituak gara. Biltzeko espazioaren optimizazio eta erosotasunaren arteko oreka bilatzen dugu. Zure ideiak jaso eta zure gustu nahiz poltsikora egokitutako proiektua eratzen dugu.

Material eta etxetresna egokienak hautatzen laguntzen dizugu, beti ere espazioa eta aurrekontua kontuan hartuta. Zure bizimodu eta beharren araberako sukalde mota aukeratzen laguntzen dizugu.

Komun-berritzea

Erabilienetako tokia da. Irune Torrontegi Barne Diseinuan kolore, material eta argiztapenaren arteko oreka bila gabiltza, komuna gune praktikoa izatetik erlaxatzeko gunea izatera pasa dadin. Saneamendu, alikatatu, instalazio elektriko eta iturgintza aukeratzen ere laguntzen dizugu, zure spa pertsonala lor dezazun.

Komun txikietako berritzeetan, espazioa ahalik eta gehien optimizatzen arituak gara. Espazio eta beharren arabera, banaketarik onena aholkatzen dizugu.

Reforma de ba帽os en Bilbao y Bizkaia
Mobiliario de materiales y acabados de alta calidad en Bilbao y Bizkaia

Gremioen koordinazioa

Zaharberritzean erabateko zerbitzua ematen dugu, profesional aritu taldea dugu eta. Urteak daramatzan taldea denez, lanetako emaitzak bermatuta daude.

Berritzean zehar etengabeko harremana dugu bezeroarekin, behar izanez gero, azken uneko aldaketak egin ahal izateko, eta atzerapenik egon ez dadin.

Gremio guztiak koordinatzen ditugu, adostutako diseinua ahalik eta arinen burutzeko:

  • Igeltserotza
  • Gas eta berogailua
  • Arotzeria
  • Beirateria
  • Elektrizitatea
  • Eskaiolista
  • Iturgintza
  • Pintura
  • Tapizeria

Bizitzen jartzeko moduko berritzeak

Hau da, aholkularitza pertsonalizatua ematen dugu, lanetako espazioaren azterketa zehatza egiten dugu, guneen azterketa nahiz diseinua, proiektua eta doitzea eginez, behin bukatuta, bizitzen hasteko.

Berritzean zehar une oro gaude eskuragarri, hasierarik amaierara arte koordinatzen dugu, zaharberritzea egiteko baimena hasieran kudeatzen dugu, proiektuan sor daitezkeen ezusteei egokitzen gatzaizkie, bai lanak gauzatzean, bai garapen teknikoan edota diseinuan.

Proyectos de interiorismo llave en mano en Bilbao y Bizkaia

Bizkaiko etxebizitzak berritzeko proiektuak

Quiz谩s tambi茅n te pueda interesar…

dise帽o de interiores y mobiliario

DISE脩O DE INTERIORES Y MOBILIARIO

Dise帽amos espacios 煤nicos enfatizados con el uso del material, color e iluminaci贸n, con el prop贸sito de optimizar el espacio al m谩ximo.

Reformas en locales comerciales

INTERIORISMO COMERCIAL

Llevamos a cabo el dise帽o interior de locales comerciales en Bilbao. Reforma de locales comerciales buscando la funcionalidad y mejora de tu negocio.

Proyectos de iluminaci贸n

PROYECTOS DE ILUMINACI脫N LED

Trabajamos la iluminaci贸n de nuestros proyectos de decoraci贸n desde un punto de vista sostenible. Dise帽amos y destacamos espacios a trav茅s de una iluminaci贸n que garantice menor consumo.