Hasiera > Proiektuak > Etxebizitza Getxoko Santa Marian
ETXEBIZITZA GETXOKO SANTA MARIAN































Obraren xehetasunak
Helburua
Getxoko Santa Marian 130 metro karratuko etxebizitza honen zaharberritzeak bi helburu zituen: hasieran leku batetik bestera joateko erabili ohi ziren lekuak ahalik eta gehien optimizatzea eta ohikoa ez den gune orokorra sortzea, garbia eta atsegina.
Horretarako, banaketatik korridoreko ahalik eta metro lineal gehien kendu ziren, eta beharrezko erabilerak txertatu ziren, egongelarako sarbidean ikasgela, besteak beste. Espazioaren abstrakzioa lortzeko ate mimetizatuak erabili ziren, hainbat sentsazio lortzeko nahiz ezustea eragiteko.
Etxebizitzaren estilo osoa bideratu zen egungo ikuspuntu batez. Diseinu finak eta landuak espazioetan, gune ez guztiz minimalista, baina oinarrizkoa eta abegikorra sortzeko.
Zuria da protagonista kanpoko argiranzko zubi bihurtua, egongelako zur naturala erabilita zoruan zein aurrealdean, erosotasuna sentiarazteko funtsezko elementua. Gainera, beste tonu batzuk daude, grafitoa estudioan eta petrolio-urdina jangelan besteak beste, zonaldeak zehazteko eta gune independenteak sortzeko, baliabide hori etxearen zonalderik ahaztuenetako bat nabarmentzeko erabili da: Sabaia alegia. Hala ere, azken honen ikerketa zehatzak, dekorazioaren eta etxearen banaketan funtsezkoa izango da etxearen argiztapenari lagunduz.
Etxea apaintzeko, era eklektikoz erabili ziren altzariak, ohiko elementuak diren egongelaren erdialdeko mahaia edota estudioko ispilua eta abangoardiako piezak, Lounger de Jaime Hayón besaulkiak, besteak beste, txertatuta.
Neurrira egindako altzariei esker (ikasgela, apalak eta egongelako aurrealdea molduran txertatutako mahaia lan egiteko txokoan, etab.), espazio guzti-guztiak daude taxuz ordenatuak. Bestalde, egungo ukitua ere badago, adibidez, bainugelako material portzelanikoan, argiteria teknikoan, azken belaunaldiko burdinerian; ahaztu barik osagai klasikoak, errezelak, errementeria eta moldurak, besteak beste.
Lan integrala bezeroaren laguntza estimatuaz; plazer handia!.