Hasiera > Proiektuak > Etxebizitza Santurtzin
ETXEBIZITZA SANTURTZIN





















Obraren xehetasunak
Helburua
Santurtzin egindako etxebizitza erreforma honen helburua argi zegoen hasieratik: etxeko espazioak eguneko eremuan eta gaueko eremuan antolatzea. Erreformaren aurreko distribuzioan, sukaldea etxearen hondoan eta logela bat egongelaren ondoan aurkitzen ziren, azalera guztiak zatikatuta zeuden eta barrura argi natural gutxi sartzen zen.
Lehenengo urratsa, sukaldea eta egongela eguneko argi-intentsitate handien zeukan lekuan bateratzea izan zen; eta horretarako, eragiketa ponpak jarri behar izan ziren sukaldeko ur-elementuak hustutzeko: garbigailua, ontzi-garbigailua eta harraska. Horrela altuera ezberdineko zonaldeak jartzea aurrezten genituen.
Sortutako espazioaren zabalera, “Totem” zentral moduan erabili den gaztainondoko egurrez egindako armairuari esker areagotu egiten da, eta aldi berean armairuaren atzekaldean sukaldean erabilgarria izan daiteken, teila karratukin estaldutako barra sortu egin zen.
Bi gelak banandu egiten dira beira eta burdinezko perfilekin, zabalera hori mantendu ahal izateko baina sukaldeko egunerokoan bereizten diren zarata eta usainak murriztuz. Gainera, beirak erabilitako leku estrategikoak, sukaldean sartzen den argia aprobetxatu egiten da etxearen lekurik ilunena argiztatu dezan: Korridorea.
Sarrera eta gaueko eremua bi ate laukidun simetrikoren bidez banandu egiten ditugu. Horrela, orden bisuala lortuz, lasaitasuna eta erlaxazio sentsazioa areagotuz.
Gaueko eremuan, korridoreko argiztapena arretaz landu zen tunel sentsazio hori galerazteko. Hobi perpendikularrak eta mugimendu sentsoreak erabiliz argia kontrolatzeko eta horman sartutako argi adierazleetan integratutako fokuak erabiliz, gaueko distirak ekiditeko.
Gela nagusirako sarbidea, jantzi-bainugelaren eremutik egiten da, perfil gabeko kristala erabiliz eta sabaietako kolore eta altuerekin jolasten, espazio berdinari bi erabilera desberdin emateko helburuarekin.
Hormetan jarritako txorrotak, argiztapen tekniko eta apaingarriek, hala nola egongelako Big Vibia lanparak, egur naturalak, granitoak eta tonu leunek, zaharberritze proiektu hau familian bizitzeko espazio aproposa bihurtzen dute.