Hasiera > Proiektuak > Ile-apaindegia Santurtzin
ILE-APAINDEGIA SANTURTZIN









Obraren xehetasunak
Helburua
Hasieratik erronka bihurtu zen proiektua. Metro karratu gutxiko lonja zen, zeinetan zabaltasun sentsazioa eta relax-a lortzea funtsezkoa ziren erosotasuna nahiz lasaitasuna sortzeko, non egunerokoan etengabeko mugimendua dagoenez, sosegua eta patxada beharrezkoa baita, bezeroen ongizaterako, zaharberritzearen xede nagusia negozioaren arrakasta sustatzeko.
Horretarako lan egiteko gunea bateratzeko zuria erabili genuen, apaingarri gutxi erabilita, eta daudenak (erlaitza, klasizismo ukitua emateko) batuta daude, zarata bisualik ez eragiteko. Zurak arintzen eta epeltzen du zuri ugariaren ukitu minimalista, zorua eta bukaerako horma estaliak; azkena argiztatua, nabarmentzeko eta ikusmenetik aldentzeko. Itxura organikoko ispilu handiek, ertzik gabekoak, suabeak… espazioa areago handitzen dute, non urre ukitua duten Anastassiades Flos-entzat lanpara eskegiak proiektatzen diren eta dotoretasuna eragiten duten.
Gune pribatua, biltegia eta komuna, lantokitik bereizten da haritzezko arkuaren bidez, tamaina handiz eta argi epelez zoruko proiektoreen bitartez. Gainera, zoru, ate, horma eta sabaietako grafito-kolorea zuriaren kontrapuntua da, guneak ezberdintzeko, eta ordena agerikoa da, lasaitasun-sentsazioa lortzeko baliabide gakoa.
Azkenik, ertz txikiko liburutegi beltza eta kristalezko apal batzuk hormako osagarri, produktuak salgai jartzeko, indartu beharreko beste negozio bide bat.